
Sasoi hartan, euskal izenak ez omen ziren askorik erabiltzen. Baina Galdakaon 1937gn urtean, bakarrik hilabete bitan... 8 neska-mutil, "euzkel-izenagaz" bataiatu zituzten.
Blogean Eguna egunkarian agertu zen testuaren transkripzio osoa irakurri daiteke; hemen zortzi neska mutilen izenak jarriko ditugu. Aurten 73 urte beteko zituzten galdakotarrak izango lirateke (saiatuko gara eurekin kontaktatzen eta euren testigantzak jasotzen: ezagutzen duzue baten bat?
- Etxebarria eta Orue'tar Julen Iñaki, Bitor eta Simone'ren semea, Usansolo'n.
- Martinez eta Etxebarria'tar Guruzne, Domeka ta Pantzeskeren alabea.
- Arribaltzaga eta Elortza'tar Elixabete Miren, Joseba ta Iruneren alabea.
- Arriaga eta Yurrebaso'tar Peli, Sekunda eta Josebe'ren semea.
- Etxebarria eta Galastegi'tar Miren Begoñe, Matai ta Martine'ren alabea
- Olabarrieta eta Azkueta'tar Iñaki, Kepa'ren eta Kataliñe'ren semea
- Garai eta Elekuria'tar Sabin, Joseba eta Josebe'ren semea.
- Garai eta Elekuria'tar Karla, Joseba eta Josebe'ren semea
0 iruzkin / comentarios:
Publicar un comentario