KIROLARIAK LURRETIK
Hiru bat bider jokatzen dut areto futbolera bertan eta azken aldi honetan jokalariok denbora gehiago igarotzen dugu zoruan laprast egin dugulako futbolean jokatzen baino. Parketa zikin dago eta gainean duen hautsak jausteko aukera asko ematen ditu. Gainera, lehen aipatutako itogin horien ondorioz zenbait zati bustita dago.
Gauzak hasieratik ondo egitea ez al da errazagoa?
ZORUA IRRISTAKOR
Duela pare bat aste saskibaloiko saskiak olioztatu zituzten eta ez zen inolako prebentziorik hartu. Honela lurra zikindu eta busti egin zenez, saski azpiko parket zatia oso irristakor dago. Parketaren egoera penagarriaz gain, Galdakaon dauden kirolari guztiak jasotzeko adina leku du kiroldegiak?
BAT ETA BERA NAHIKUA?
Parket bakarra dago eta bertan kirol ugari egiten da: tenisa, saskibaloia, boleibola, areto futbola,… Hainbeste kirol eta kantxa bakarra? Urretako kiroldegiaren osagarri bezala eraikitzen ari dira Elexaldekoa.
Espero dezagun bertako kiroldegia behintzat hasieratik ondo egotea eta Urretakoak baino arazo gutxiago sortzea.
0 iruzkin / comentarios:
Publicar un comentario