• Feed RSS
0
Txomin Bustinzak gabonetako jaiotza ikusgarri bat eraiki du Galdakaon, Deian irakurri ahal izan dugunez.
Ikusteko  moduan dago, aste egunetan eta asteburuetan. Txominek gustura ematen ditu azalpenak bertaratzen diren guztiei.
Helbidea Zabalea auzoan 69an, Galdakaon.
Ordutegia: goizetan 11etatik 14etara; eta arratsaldez, 17etatik 20etara.
Etorri eta gustatuko zaizu!! ;-)
0
Jon Gomez Garik galdakotar FBzaleak begira zer dioen emailez:
Galdakaon aitzindari izango den ekitaldi baten berri eman eta, bide batez, gonbidapena luzatu nahi dizut.

Torrezabal Kultur Etxea herriko "Kirolaren I. ‘Galdakao Hoy’ Gala"-ren lekuko izango da gaur. Besteak beste, txalapartariak, bideo emanaldiak, Usansoloko Orfeoia, “Esti eta Olatz” Zeanuriko nesken ahotsak, Andra Mari Dantza Taldearen aurreskua, herriko kirol elkarteen presentzia baita Igor Anton txirrindularia ere geure artean izango dugu.

Kirolari galdakoztarrei omenalditxo bat egin nahi dio laster bigarren urtea beteko duen 'Galdakao Hoy' aldizkariak. Zeuk ere ekitaldira batu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta zatoz GAUR, urriak 1 (ostirala), Torrezabal Kultur Etxera arratsaldeko 20'00etan!

Esan bezala beraz, Igor Anton Euskaltel-Euskadiko txirrindulari galdakoztarrari omenalditxoa egingo zaio bere herrian. Hortaz aparte, herriko beste lau kirolari-talde omenduko dira gaurko ekitaldian:

· Adiskide Pilota Elkartea (hirugarren urtez Herriarteko finaletan, 2009an garaipena lortuz)
·
Irune Mayor, Ibaizabal Saskibaloi Taldeko jokalaria (Bizkaiko saskibaloi jokalaririk onena)
·
Izaskun Monroy (2010eko Espainiako Taekwondo Junior txapelduna)
·
Enrique Arnaiz (Lagun Onak FS taldeko sortzailea, 20 urte taldeko gidari)

Galdakaon bakarrik gertatuko da? Ez dakit baina paradoxa handia da, elorriarena:
  • udabarrian zuri, lorez beterik
  • uda amaieran gorri, fruituz beterik
  • neguan berde
Aurtengo uda amaitzeko puntuan dagoenean, zerua gorritu egiten da arrastirian.

Galdakao osotik ikusteko modurik ezbadago ere, kolesteroalren bidea deritsona hartuta, Aranzelaitik gora joanda, Santamainera bidean... Ganegogorta ikusi daiteke, arratsaldeko eguzkiak gorrituta. Ikuspegi polita ezta?

Osasuna zaintzeaz gain, gorputza zaindu eta begiak alaitu daitezke, udazkenean sartu baino lehen. Nor animatzen da Galdakaoko argazki gehiago jartzen, denon begirada pozteko?
0

Galdakaoko jaiak amaitu egin dira (tamalez? zorionez???)
Era guztietako iritziak egongo dira; baina orain zer egin behar den argi dago: osasuna zaindu eta parranda ondoko osteak aldendu... kirola praktikatzen.
Horretarako zer hobeto Elexaldeko kuril instalazio berriak erabiltzea baino?
Aprobetxatu orain berri-berri daudela eta jende gitxik erabiltzen dituelaaaa!
1
Igon Anton sekulako buelta egiten ari zen. Baina oztopatu egin da tamalez: kamixeta gorria jantzita zeukanean, odol gorri-gorria atera zaio, TVEtik ateratako argazkian ikusi daitekenez. Animo Igor, eta segi aurrera!
Orain ondo osatu ukondoa, gorputza eta animoak eta fin ibili: baduzu denbora buelta bat baino gehiago irabazteko!!!
Txirrindulari fenomeno honen berri guztiak, bere blogean aurkitu ditzakezu: igoranton.blogspot.com
0
Zabalea kalean txupinazoa bota dutela esan daiteke: uztailaren 6an trafikoari bidea zabladu diote. Errotonda izango denetik eleiza ondotik pasatuz, Iberluzeraino.
Ondo ibili!!!