Jon Gomez Garik galdakotar FBzaleak begira zer dioen emailez:
Galdakaon aitzindari izango den ekitaldi baten berri eman eta, bide batez, gonbidapena luzatu nahi dizut. Torrezabal Kultur Etxea herriko "Kirolaren I. ‘Galdakao Hoy’ Gala"-ren lekuko izango da gaur. Besteak beste, txalapartariak, bideo emanaldiak, Usansoloko Orfeoia, “Esti eta Olatz” Zeanuriko nesken ahotsak, Andra Mari Dantza Taldearen aurreskua, herriko kirol elkarteen presentzia baita Igor Anton txirrindularia ere geure artean izango dugu.
Kirolari galdakoztarrei omenalditxo bat egin nahi dio laster bigarren urtea beteko duen 'Galdakao Hoy' aldizkariak. Zeuk ere ekitaldira batu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta zatoz GAUR, urriak 1 (ostirala), Torrezabal Kultur Etxera arratsaldeko 20'00etan!
Esan bezala beraz, Igor Anton Euskaltel-Euskadiko txirrindulari galdakoztarrari omenalditxoa egingo zaio bere herrian. Hortaz aparte, herriko beste lau kirolari-talde omenduko dira gaurko ekitaldian:
· Adiskide Pilota Elkartea (hirugarren urtez Herriarteko finaletan, 2009an garaipena lortuz)
· Irune Mayor, Ibaizabal Saskibaloi Taldeko jokalaria (Bizkaiko saskibaloi jokalaririk onena)
· Izaskun Monroy (2010eko Espainiako Taekwondo Junior txapelduna)
· Enrique Arnaiz (Lagun Onak FS taldeko sortzailea, 20 urte taldeko gidari)
0 iruzkin / comentarios:
Publicar un comentario