Aurreko baten Urretako kiroldegiaren egoerari buruz hitz egin genuen bezala, gaurkoan Elexaldeko atletismo pistaren egoera kaxkarra salatzeko tarte bat hartuko dugu.
Duela bost urte berritutako pista honek akatsak izan ditu hasieratik. Gainera, urteetan zehar jasandako euriteek zuloak eragin dituzte zoruan. Azkenengoa eta larriena duela hilabete eskas zabaldu zen, ezkerreko argazkien ikus daitekeen bezala.
Egunero ibiltzen da jendea pista honetan korrika egiten, eta bistan da zulo horrek duen arriskua. Gainera, astearte eta ostegunetan Galdakao Atletismo Taldeko umeak ibiltzen dira entrenatzen. Horregatik abisua eman zitzaion Udaleko agintariei egoera konpon zedin, baina momentuz kono bat jarri baino ez dute egin.
Berri onak
Dena den, badaude berri onak atletismo zaleen inguruan. Izan ere Galdakao Atletismo Taldeko gazteak gogotsu datoz. Ander de Regil disko jaurtitzaileak, esaterako, 45 metro jaurti zituen aurreko larunbatean eta Espainiako bigarren markarik onena lortu du. Honez gain, Christian Diez gazteak ere Espainiako Txapelketarako txartela lortu du 400 metrotan. Ekaitz González Euskadiko Txapeldun izatea lortu zuen baita ere, pasa den asteburuan, 800 metrotan.
Animo eta segi entrenatzen!
¿Europa en guerra sin remedio?
-
En las pasadas semanas he cambiado varias veces de opinión sobre los pasos
que deberían darse para acabar con la guerra en Ucrania y, sobre todo, he
cam...
Hace 2 años
3 iruzkin / comentarios:
Kirolarien karrerak obstakuloz beterik daudela ematen du ezta? Ea blog honekin eta facebookeko taldearen bitartez... betetzen den zulo hau! ;-)
FB Taldea
Baie hau pista barrixe eitzerakuen holan laga eben langileek ta udaletxeak etzun deus eiñ hau konponduteko da ondo lagatzeko. Erran nahi dotena da eztela oingo geuza, baixiketa iraganekoa.
badirudi kasu egin digutela... atzo bertan zuloa tapatzen hasi ziren
bai Iban, pista honek arazoak izan ditu hasieratik
Publicar un comentario